IKASTURTEA 2022-2023 | IRAILA – EKAINA
Zergatik Donostiako baso-eskola?

2 – 6 URTEKO HAUR BASO-ESKOLA
Familiekin lankidetza estuan, haurren garapen osoa eta orekatua sustatuz.

TAXI – BUS ZERBITZUA
Egunero Donostiako hirigunetik irtetzen den zerbitzua.

AIRE ZABALEAN
Aire zabaleko testuinguruak erabateko eragina du haurraren hazkuntza prozesu orokorrean.

BIDELAGUN / HAUR RATIO TXIKIA
7 haurreko bidelagun bat jartzea.

NATURAN HEZTEKO AUKERA
Gure txokoa Ulia basoarean erdigunean kokatuta dago.

FAMILIEKIN LANKIDETZA ESTUAN
2 – 6 urteko haur baso-eskola
Adin-aniztasuna: 2 eta 6 adin tarteko haurrek elkarrekin osatzen dute basolagun taldea. Interes, premia eta erritmo anitzeko taldea da, eta horien guztien tolerantzia eta onespena lantzen da. Txikiagoek berdinkide handixeagoengandik elikatzeko aukera izaten dute, eta azken hauek txikiei bidea irekitzen diete, eta hauen erritmo, behar eta interesak aintzat hartu behar izaten dituzte.
Gizarte, komunitate eta familia guztien aniztasuna bizitzen ikastea da adin-aniztasunaren aldeko arrazoi nagusietakoa.



DONOSTIATIK BASORA
Taxi – Bus zerbitzua
Baso-eskolako haurrak taxibus zerbitzu publikoaz balia daitezke Gros auzotik Uliara igotzeko:
Zerbitzu hau Dbus-ek eskaintzen du, eta, hiriko garraio-linea arrunta izan arren, berezitasun batzuk ditu: taxi bakoitzean gehienez 3 haur joan daitezke, betiere heldu batek lagunduta. Baso-eskolak zerbitzu hau kudeatzeko koordinatzaile bat jartzen du, familien beharrei erantzuten laguntzeko.
Hirian bizi, naturarekin hazi.


METEOROLOGIA
Aire zabalean
Natura da baliabide pedagogiko nagusia. Eguraldiak basoan egoteko aukera ematen digun bitartean haurrak aire zabalean dihardute natur inguruneak etxeko bihurtzeraino.
HAURRAREN EKIPOA:
Arropa: Arropa erosoa, haurraren autonomiaren mesedetan. Bestalde, aire zabalaz gozatzeko kapusaia (petoa eta jaka), mendiko oinetakoak eta berokiak (txanodun txamarra, lepokoa eta eskularruak).
Aldatzeko arropa: Haurrak ordezko arropa eta oinetakoak izango ditu txokoan ikasturte hasieratik.
Motxila: Jatekoak soinean eramateko.
Gure txokoa Ulia basoaren erdigunean kokaturik dago
Ez dago eguraldi txarrik, arropa desegokirik baizik.



umeen beharrak asetuz
Bidelagun/haur ratio txikia
7 haurreko bidelagun bat.
Gehienez 7 haurreko bidelagun zaintzaile bat dago baso-eskolan. Talde pedagogikoak jarraipen gertu-gertukoa egiten du hainbat behaketa- eta ebaluazio-tresna bidez.
Gertutasun handiko zainketa sustatzen da, eta haurraren garapen integralaren jarraipena banan-banan egiten da sakonki.


ULIA MENDIAREN BIHOTZEAN
Naturan hezteko aukera
Naturak eskaintzen eta etengabe eraberritzen duen edukia aukera paregabea da konpetentziak lantzeko! Eremu irekiekiko konfiantzak aurrera egin ahala, basolagun taldea basora irekiz doa, eta ibilbide eta jolasgune berriak ezagutzen. Eguraldi-aldaketetara egokituta, haurrak giro-aniztasuna azalean bizi du, eta hartaz gozatzeko aukera du. Naturaren eta haurraren arteko elkarreraginak balio mugagabea du.“
Gaitasun-motorra eta propiozeptiboa; autoerregulazio emozionala; zentzumenen integrazioa eta pentsamendu logikoa fintzea; sormen-gaitasuna; material ez egituratuen manipulazioa eta izendapena; heltze prozesuak hautematea; naturarekiko atxikimendua eta errespetuzko jarrera

