Aire zabaleko metodologiak bizitza bizitzen ikastea sustatzen du, eskola-egitasmoa bizitzarekin konektaturik egotea balioztatuz.
Ikaskuntza eta hazkuntza-testuingurua bizitza izatea planteatzen da eta haurrek zuzenean bizitza berarengandik ikastea. Esperientzian oinarritutako hezkuntza-ikuspegi baten alde egiten da: bizitzaren irudikapenak ez bezala, esperientziak gizakia bere ingurumariarekin kontaktuan jartzetik sortzen baitira.
Horrexegatik, baso-eskolen edo aire zabaleko hezkuntza ereduaren irizpideak jarraituz, haurren garapenerako bizirik dagoen basoa aldarrikatzen da metodologia modura.
Basoa da bizitza errealaren eskola-ingurua eta natura baliabide pedagogiko nagusia, haurren hazkuntzaren bidelaguntzan. Izan ere, baso-eskolek babeslekua edo aterpea izan arren, egunerokoan, aire zabaleko testuingurua edo kanpo-espazioa lehenesten dute haurren garapeneko bidelaguntzarako.
Zainketa edo bidelaguntza erreal eta eraginkorrak ahalbidetuko dio haurrari garapen osoa eta orekatua bere eraikuntza pertsonalean.
OINARRIZKO KONPETENTZIAK
Bizitzen ikasi persona gisa
Autoezagutza
Autobaieztapena
Autonomia
Autoestimua
Motrizitate askea
Besteekin elkarreraginean bizitzen ikasi
Erreferente afektiboarekin eraikitako komunikazioa
Haurrak bere izatea adierazi eta komunikatzeko gaitasuna
Pertenentzia eta taldetasuna. Berdinkideekin
komunikatzeko gaitasuna
Testuinguruarekin elkarreraginean bizitzen ikasi
Naturarekin harremana
Naturarekiko pertenentzia