Nortzuk gara / Datorren Ikasturtea

Bihotz Inguru Donostian aire zabaleko hezkuntza eredua aurrera daraman iniziatiba sustatzen duen elkartea da. Elkarte bezala ekimen desberdinak egiten ditugu bai sentsibilizazio arloan zein maila pedagogikoan, haurrentzako baso-udalekuak eskainiz, familiekin basora txangoak eginez hilero, hitzaldien bidez, etab.

bosque7-644x362

Gure helburua “Baso jolasgunea” ikasturte osoan zehar eta egunerokoan martxan jartzea da eta komunitateari hezkuntza eredu anitzetan sentsibilizatzeko kontestua eraikitzea ere bai. Aurten Donostiako udaletxearen onespenarekin eta Cristina Enea fundazioaren kolaborazioari esker Ulian dagoen Interpretazio zentroko beheko solairuaren lagapena lortu dugu Baso jolasgunea bertan garatzeko. Honi esker, 2016/17 ikasturtean zehar egunerokoan txikiekin basoan hasteko aukera izan dugu.

Datorren ikasturteari begira (2017/18) Bihotz Inguru baso-eskola, Donostiako 3 eta 6 urte bitarteko haurrei Ipar Europan jaiotako aire zabaleko haur hezkuntza eredua eskaintzera dator. Gure txikiak pedagogia adeitsu honi esker naturarekin kontaktuan hazteko aukera izango dute. Anima zaitez!Jarri zaitez gurekin harremanetan bihotzinguru@gmail.com helbidean.

Irailetik ekainera eta astelehenetik ostiralerako egutegian. 9:15etatik 13:45ar. Bazkaldu eta siesta egiteko aukera.

 

Matrikulazio epeak irekita jarraitzen du!