Donostiako baso-eskola

Kalitatezko behaketa egiteko garrantzitsua da bidelaguna sentikortasunean trebatzea. Sentikortasunak haurren beharrak hautemateko gaitasunari egiten dio erreferentzia; era berean, premia hauei une eta modu aproposean erantzuteko gaitasuna islatuko du.

EZAGUTU DONOSTIAKO BASO ESKOLAK DUEN TALDEA

AMA ETA PSIKOPEDAGOGOA

KATI ILLARRAMENDI UNANUE

Jaiotzetikoa da gizakiarengan norbere hazkuntzarako joera!

Bihotz Inguru baso-eskolako kide sortzailea, koordinatzaile orokorra eta bidelaguna.

Bihotz Inguru baso-eskolako metodologiaren sortzailea eta zuzendari pedagogikoa.

Bulkada natural hau konfiantzaz jarraitu dudanean aurkitu dut nire sendabide pertsonala eta aldi berean, besteari aportatu ahal diodana! Berezko hazkuntzarekiko konfiantza zabaltzea da nire bidea eta bokazioa.

Eman diezaiogun aterabidea hazkuntzarako jakinduria organiko horri! Konfia dezagun maiuskulaz idatzitako Naturan!

Soziologian doktorea, baso-eskolaren kide sortzailea eta bidelaguna

LARRAITZ ALTUNA GABILONDO

Basoa inguru ezin hobea da haurrak osasuntsu hezteko.

Beren ongizateagatik, eta baita hain beharrezkoa dugun trantsizio sozio-ekologikoagatik ere.

Bihotz Inguru baso eskolako taupadetako bat. Bertako kide, basolagun eta bidelagun peto-petoa.

jon mikel zubeldia goenaga

Hezkuntzak jendartean duen botere eraldatzailean sinisten dut.

Naturak eskaintzen duen setting pedagogikoak erabat erantzuten die haurraren hazkuntzarako beharrei. Bizi gaituen jendarte gain-estimulatu honetan, haurrak izugarrizko beharra du bere buruarekin eta beharrekin konektatzeko. Horretarako kalitatezko bidelaguntza guztiz beharrezkoa da.

Bihotz inguruk haurren garapen eta osasun integralari erreparatzen diola sentitzen dut, basolagunek, etorkizuneko jendarte osasuntsutu bat eraiki dezaten.

Gora basolagunak!!!

Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasle gradua ETA BIDELAGUNA

ITSASO MANSO NARBARTE

Haurrek basoan egiten duten hazkuntza-ibilbidea ondotik jarraitzeko aukera ezin hobea eskaintzen dit Bihotz Inguruk.

Konfiantzaz, naturaz eta maitasunez beteriko proiektu honetan parte hartzeaz gozatzen dut egunero

BIHOTZ INGURU BASO-ESKOLAKO KIDE SORTZAILEETAKO BAT.
TXANGOEN ARDURADUNA.

ARANTXA PEREZ MARTINEZ

Naturak babesten gaitu, eman diezaiogun segida!!!!!!!! Mundua mila kolorez beterik dago!!

Haurraren erritmoaren errespetuak eta naturarekin kontaktuak eraman ninduten bihotz inguru proiektu hau sortzera.
Gerora, ez bakarrik haurrak baizik eta pertsonok dugun naturarekiko beharrak eraman ninduten txangoak antolatzera.

Bihotz Inguru baso-eskola

Ulia Pasealekua, 311, 
20013 Donostia, Gipuzkoa

E. bihotzinguru@gmail.com

©2022 Bihotz inguru baso-eskola

FOLLOW US

web by AXLI with love.