Donostiako baso-eskola

HAURRA ULERTZEKO MODUA

Haur Hezkuntzako curriculuma zehazten duen dekretuak xede orokor gisa azpimarratzen du haurren hazkuntza osoa eta orekatua. Jomuga hau ahalbidetuko duen hezkuntzak abiatu behar du haurren berezko ezaugarri eta premien lanketatik eta euren potentzialtasun naturalen garapenetik. Hots, giza naturan oinarritutako hezkuntza da bultzatuko dena, berezkotasuna eta haurren ezaugarri estrukturalak abiaburu gisa, bizitza eta haurren garapeneko prozesu naturalak aintzat hartuko dituena.

Haurraren 3 ezaugarri esentzialak:

1

Haurraren garapen ebolutiboa.
Hazkuntza eta ikaskuntzarako berezko joera.

2

Zaintzailearekiko lotura beharra.
Erreferente afektiboarekin aurkitzeko etengabeko bilaketa

3

Pertenentzia sena.
kide sentitzeko premia esentziala 

Haurrak bere kanpo-errealitatearekin lotura estua behar du; berdinkideekin talde- sentimendua indartuz, komunitatearen parte-hartze aktiborako beharrezkoak diren eskubide eta betebeharrak gero eta hobeto ulertuko ditu.

BIZITZA ADIERAZTEN DUEN BASOKO TESTUINGURUA ULERTZEKO MODUA

  • Inguru bizia: Dinamikoa da, eta etengabe eraberritzen da; zentzumen guztiak aktibatzen ditu, baita edukien aberastasuna eta aniztasuna ere.
  • Inguru benetakoa: Bizipenetan oinarritutako eduki errealen ikaskuntzak sustatzen ditu.
  • Berez autoerregulatzen den ingurua: Ikaskuntza koherentea eta konsistentea sustatzen du, orekara jotzen duen orden bat jarraitzen duena.
  • Inguru irekia, hormarik gabekoa: Haurraren zirkulazio askea eta adierazpide irekiera sustatzen ditu: barne hazkuntzarako bulkada bideratzen du; garapen motorra eta propiozeptiboa garatzen ditu, arriskuak kudeatzea eta erregulatzea sustatzen ditu (munduaren ezagutza eta autoezagutza: nire mugak munduaren mugen aurrean)
  • Inguru moldagarria (Adaptatiboa): Autoerregulazio psikologiko eta emozionala sustatzen ditu.
  • Autoerregulazio sozialerako ingurua: Elkar zaintzeko eta talde-integraziorako jarrerak sustatzen ditu.
  • Inguru osasuntsua: Inguru garbia, kutsakortasun arriskua murriztu eta hazkuntza  osasuntsua sustatzen du.
  • Naturarekiko begirunea sustatzen duen ingurua: Naturarekiko atxikimendua  sustatzen du eta garapen jasangarriaren alde jokatzen du.
  • Bizitza-kontzientzia sustatzen duen ingurua: Arriskuak identifikatzeko eta kudeatzeko gaitasuna sustatzen du; baita, harritzeko, gozatzeko eta oparotasuna hautemateko gaitasuna ere.

Bihotz Inguru baso-eskola

Ulia Pasealekua, 311, 
20013 Donostia, Gipuzkoa

E. bihotzinguru@gmail.com

©2022 Bihotz inguru baso-eskola

FOLLOW US

web by AXLI with love.